Jaio berri saioa ETXEAN

Etxeko lehen egunak txikiarekin

Oinarrizko saioa 300€
Saio osoa 405€

  • 90 minutu inguruko saioa
  • Zuen etxeko goxotasunean.

Gure txikia jaio eta lehen egun hoiek, instant batean joaten zaikigu, azkarregi esango nuke. Gure bizitza hankaz gora jartzen du etorrera berriak eta batzuk ez duzue argazkietarako tarterik hartzeko zuen burua. Baina momentu ohiek errepikaezinak dira, momentu oso biziak igarotzen ditugu eta merezi du iruditan jasotzeak. Urte batzutara altxorrak izango dira irudi hoiek, momentu hoiek gogoraraziko dizkiguten altxorrak.

Modu lasaian egiten den argazki saio bat da, pose gabe eta familiaren etxean. Irudi intimo eta naturalak lortzeko modu ezin hobea da. Dokumental estiloko saioa da, ni txikiaren lehen egun ohiek etxean zuekin jasotzeko egongo naiz. Argazki mota honetan momentuak eta bat-batekoak hartzen du garrantzia, benetako emozioak jasotzen dira.
Jaiotzaren ondoren, haurra hartzeko lekurik onena zure gorputza da, horregatik nahi bada edoskitze argazkiak edo azala azalarekin erretratatzeko aukera polita izan daiteke. Aitzakia ezin hobea izango da denbora batez azala azalarekin egoteko zure umetxoarekin. kontaktu horren bidez maitasuna, beroa, lasaitasuna eta segurtasuna transmititzen diogu haurrari. Ni hor egongo naiz, zuen arteko lotura eta emozioak jasotzeko.

Ordu bat inguruko saioa da, nahi diren argazkiak lortzeko beharrezkoa den denbora hartzen da. Giro intimo eta seguruan izango da, zuen etxeko goxotasunean. Jaio berri saioetan lehen bait lehen egitea gomendatu ohi dut, haurrak 10 egun inguru dituenean. Etxean egiten den saioan aldiz ez da ardura txikiaren adina, bizpahiru hilabeterkin ere egin genezake. Anai-arreba eta gurasoekin ere egingo ditugu argazkiak, baldin badauzka.

 

OINARRIZKO SAIOA
300€

90 minutu inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

-

SAIO OSOA
405€

90 minutu inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

Albuma (20 x 20 zm eta 24 orrialdekoa)

* Urretxutik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.

Ohiko galderak

NON EGITEN DIRA SAIOAK?

Argiztapen naturala duen Urretxuko estudioan egiten ditut saioak, Gipuzkoan. Posible da zuen etxeetan egitea saioa egiteko leku egokia izan ezkero.

ZER ORDUTAN DIRA SAIOAK?

Ahal dudan guztietan argiztapen naturalakin egiten saiatzen naiz.
Barruko saioak goizetik egitea nahiago izaten dut edo arratsaldeko lehenengo orduan, estudioan argi gehien sartzen den orduetan.
Kanpoko saioetan atsaldeetan egitea nahiago izaten dut. Nere ustez eguzkia sartu aurretik dagoen argia goxoena eta politena da. Hala ere beti zuen ordutegira moldatzeko arazorik ez dago.

ERRESERBA EGITEA KOMENI AL DA?

Beti hobe erreserba egitea agendan tarte bat gordetzeko, batez ere jaio berri saioetarako erditze inguruan tarte bat gordetzeko.

ZENBAT DENBORA ITXARON BEHAR DUGU ARGAZKIAK JASOTZEKO?

Lan kargaren arabera izaten da, baina normalean bizpahiru aste.

ARGAZKI DIGITALAK, JPG FORMATUAN IZANGO DITUGU?

Aukeratutako saioaren arabera argazki batzuk prozesatuta eta erresoluzio altuan emango dizkizuet nahi dituzuen anpliazioak egin ahal izateko. Galeriako gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan, 15x10 zm-tako argazkiak inprimitzeko moduko tamainan.

NOLA AUKERATUKO DITUGU ARGAZKIAK?

Gehien gustatzen zaizkizuen argazkiak Ikuxkako web orriko galeria pribatu batetik aukeratu ditzakezue.

ZEINTZUK DIRA ERROPA EGOKIENAK?

Argazki saioa egiteko zara eta ez dakitzu ze jantzi? Pertsona bakoitza janzteko modu bat dugu eta nik hori argazkietan jaso nahiko nuke, ez nuke nahi zuek mozorrotzerik. Zuek erretratatu nahi zaituztet eta arropak zuen pertsonalitatea ere azaleratzen dute. Zu eroso sentitzen zaren eta hauek jantzita polit ikusten zarena izan dadila. Haurrak ere jantziarekin eroso sentitzen badira beraren parte hartzea erreztuko du.
Behin hau esanda lagungarri izan daitezkeen aholku edo gomendio batzuk emango dizkizuet, klikatu hemen.

JAIO BERRI SAIOETAN ATREZZOA ERAMAN BEHAR DUGU?

Ez duzue ezer ekarri beharrik. Estudioan erabili beharreko atrezzo guztia eskura izango dugu, oihalak, mantak, haurrarentzat gorrotxoak, zapiak,… Pertsona bereziren batek eginiko gorrotxo edo mantaren bat agertzea nahi izango bazenute ekarri.

ZER GERTATUKO LITZATEKE EZIN IZANGO BAGENU SAIOA BURUTU?

Batzuetan gertatzen da egun txarra duela haurrak eta ezin dugula saioa burutu. Kasua suertatu ezkero lasai, beste egun baterako utziko genuke.

GURE ARGAZKIAK WEBORRIAN EDO FACEBOOKEAN ZINTZILIKATUKO DITUZU?

Bezero guztiei galdetzen dizuet zuen saioko argazkiak argitaratzerik nahi duzuen. Horretarako saioa bukatzean saioko argazkiak igotzeko baimena eskatuko dizuet baimen-inprimaki baten bitartez. Zuen esku dago inprimakia firmatu edo ez. Nere lana ezagutzera emateko modu bakarra da eta beti helburu on batekin egiten dut. Web orri hau ere ez litzateke posible izango baietza eman didaten hoiengatik ez balitz, eskerrik asko benetan guztioi!

EGITEN AL DITUZU BESTE SAIO MOTA BATZUK?

Agertzen diren saioez gain jaunartzeko argazkiak, aiton-amonekin saioak, bikote argazkiak eta gehiago egiten ditut. Konta iezaidazu zer duzun buruan eta seguru zerbait topatuko dugula.