Erropa egokienak
Familia osoa agertzen den argazkietan komeni izaten da zuen arteko erropak ondo konbinatzea. Baina honek ez du esan nahi berdin jantzita etorri behar duzuenik. Ohiko jantzia da adibidez bakeroak eta kamiseta txuria, baina saihestu egingo nuke eta kamiseta kolore ezberdinak (armonia dutenak beraien artean) konbinatu. Koloreetaz hitz egin dugu baina erropa egina dagoen materialak ere textura gehitu dakioke argazkiari, ximurrak, artilea, ilea,…
Ze kolore saihestu zure argazki-saioan?
Kolore oso biziak dituzten erropak batez ere fosforitoak eta logotipo edo marrazki haundiak dituzten kamisetak gure atentzioa desbideratzen dute. Estanpatuak ere politak gera daitezke, baina hobe familiko kide bakarrak jazten badu. Erropa txuri eta beltza konplikatuak izan daitezke argazkitapenaren arabera, txuria erretzera heldu daiteke eta beltzekin detaileak galdu genitzazke iluntasunean.
Argazkiak non egin behar ditugun kontutan hartzea ere garrantzitsua da koloreak aukeratzerako orduan. Argazki saioko lekuko koloreak ere kontutan hartu beharko baititugu kolore aukeraketan.
Kolore konbinazio posible batzuk
Kolore-konbinazio batzuk sortu ditut, zure hurrengo familia-argazkietan zer kolore erabili errezago erabakitzeko. Baliteke kolore neutro gehiago gehitu behar izatea edo kolore gutxiago zure familiaren tamainaren arabera.




Saio bakoitzeko gomendio batzuk
JAIO BERRI SAIOETAN
Amarentzat/aitarentzat: Saio hauetan estudio edo etxea bero dauzkagu beraz kamiseta edo alkandora manga motzak egokiak dira, ahal dela kolore neutroa dutenak eta distrakziorik gabekoak (Estanpatu edo logotipoak). Amaren kasuan eta bularra eman ezkero alkandora edo soineko irekiak egokiak dira, saioa errestuko dezakete. Azala-azalarekin argazkiak egin ezkero larruazala agerian uzten duten arropak dira egokiak.
Jaio berria estudioan biluzik joan ohi da. Pardela estaltzeko culotte bat bat ekar dezakezue.
Anai-arrebentzat (baldin badaude): bakeroak eta kamiseta edo alkandora, aukera ona da. Kamiseta gabe ere egin genezake argazki batzuk.
HAURDUNALDIKO ARGAZKIETAN
Amarentzat: kurbak eta sabela markatzen lagunduko digun arropa aukera ona izan daiteke. Argazkiak barruko arropetan egiten badira koloredunak ere erabil genitzazke.
Seme-alabentzat (baldin badaude): bakeroak eta kamiseta edo alkandora, aukera ona da. Kamiseta gabe ere egin genezake argazki batzuk.
EDOSKITZE SAIOETAN
Amarentzat: izaera intimodun saioak dira, eta arropa gutxi ikusten da horietan. Azala-azalarekin egongo zaretenez larruazala agerian uzten duten arropak dira egokiak.