ENPRESENTZAKO KOMUNIKAZIOA

Zure proiektuarekin batera taupaka dabiltzan irudiak

Ekintzaileei, profesionalei eta enpresa txikiei laguntzen diet ikusgarritasun handiagoa lortzen eta nortasuna modu koherente eta emozionalean transmititzen. Gaur egun, argazkilaritza funtsezkoa da konfiantza sortzeko: zure markarako aukeratzen dituzun irudiek egiten dute bezeroak zu identifikatzea, gogoratzea eta zurekin konektatzea.

Egunerokoan egiten dutena mimoz zaintzen duten eta modu zintzo eta profesional batean komunikatu nahi duten negozioekin lan egiten dut. Elkarrekin, zure produktu edo zerbitzuaren balioa erakusten duten narrazio bisualak sortzen ditugu; zu berezi egiten zaituen hori eta zure proiektua mugitzen duena islatzen duten irudiak.

SAIO MINIA
140€

Profil profesionaleko argazkiak

CV eta sare sozialetarako

20 / 30 minutuko saioa estudioan
fondo zurian

10 argazki formatu digitalean

Online galeria argazkiak
aukeratzeko eta deskargatzeko

Argazki extrak edo galeria osoa
erosteko aukera

OINARRIZKO SAIOA
300€

Bilera aurrez aurre edo Zoom bidez

60 / 90 minutuko saioa

Galeria online osoa
( gutxienez 40 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko
gida eta aholkuak

-

SAIO OSOA
425€

Bilera aurrez aurre edo Zoom bidez

Bizpahiru orduko saioa

Galeria online osoa
( gutxienez 70 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko
gida eta aholkuak

-

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.