Edoskitze saioa

Azala azalarekin

Oinarrizko saioa 250€
Saio osoa 340€

  • Ordu bateko saioa etxean edo kanpoan

Ama izan berri zara? Litekeena da biok bizitzako unerik bizienetako batean egotea. Jaiotzaren ondoren, haurra hartzeko lekurik onena zure gorputza da, horregatik azala azalarekin saioa proposatzen dizuet.

Duzuen lotura berezi hori erretratatu nahiko nuke eta emakumearen irudia edoskitzaroan normalizatu. Edoskitzen ez bazaude ere egin dezakegu saioa. Aitzakia ezin hobea izango da denbora batez azala azalarekin egoteko zure umetxoarekin. kontaktu horren bidez maitasuna, beroa, lasaitasuna eta segurtasuna transmititzen diogu haurrari. Ni hor egongo naiz, zuen arteko lotura eta emozioak jasotzeko.

Ordu bateko iraupena du saioak. Giro intimo eta seguruan izango da, zuen etxeko goxotasunean. Biluzik, erdi biluzik edo eroso sentitzen zaren lekuraino.

OINARRIZKO SAIOA
250€

Ordu bat inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

-

SAIO OSOA
340€

Ordu bat inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

Albuma (21 x 21 zm eta 24 orrialdekoa)

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.