Kaixo! Nagore naiz,
Ikuxkako argazkilaria!
Nagore naiz, Ikuxkako argazkilaria. Hiru seme-alabaren ama eta amatasun eta familiako argazkilaria Euskal Herrian.
Beti ibili naiz argazkiak ateratzen eta nire pasioa nire lanbide bihurtu da.
18 urterekin Bartzelonara diseinua eta argazkilaritza ikastera joan nintzenean hasi nintzen inguruan nuena dokumentatzen. Raval-en hasi nintzen argazkiak ateratzen, auzo koloretsu, zaratatsu eta jendetsuan.
Pixkanaka-pixkanaka, zaratatik urruntzen joan nintzen, hiriaren erritmo frenetiko horretatik, eta beste espazio batzuetara eta beste tempo batera hurbiltzen. Atmosferei argazkiak ateratzen hasi nintzen eta ikusten denaren eta batez ere ikustezinarekin jolasten. Urte batzuetan bekak lortu nituen eta bakarkako eta taldeko hainbat erakusketatan parte hartu nuen.


Nire lehen umeaz haurdun geratu nintzenean, nire bizitzan aldaketa handia izan zen, oso zaila egiten zitzaidan sorkuntzarako espazio eta denbora aurkitzea. Orduan hartu nuen berriz ere kamara, inguruan neukana dokumentatuz, familiaren inguruan, eguneroko bizitzan, gertatzen ziren uneak jasoz.
Egunak oso azkar igarotzen dira txikiekin eta nik nahi nukeena baino bizkorrego hazten dira. Aldiune polit hauek paregabeak eta errepikaezinak direla sentitzen dut eta gorde nahi nituen. Hain azkar igarotzen ari den aro hau gogoratzeko irudiek duten garrantziarekin ohartu naiz. Horregatik hasi nintzen momentu txiki hoiek erretratatu eta bereganatzen.
Nere helburua zuen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea da. Nere argazkiek egunen batean momentu horiek irrifarre batekin gogora ekartzea nahiko nuke.