Haurdunaldiko saioa etxean edo kanpoan

Badator txikia

Oinarrizko saioa 300€
Saio osoa 370€

  • Haurdunaldiko 32 eta 36 asteen bitartean.
  • Jantzi aldaketa ezberdiñak egingo dira.

Haurdunaldia momentu bakarra eta eraldatzailea da, emozio biziz eta une ahaztezinez betea. Aldaketa, ilusio eta itxaropenen garaia da… baina, batez ere, zugan hazten ari den bizitzarekin konektatzeko une berezia. Une hau ez da soilik oroitzapen bat gordetzea, esperientzia kontziente eta esanguratsu bat oparitzea ere.

Saioa egiteko unerik egokiena 32 eta 37 asteen artean izaten da, nahiz eta haurdunaldi bakoitza ezberdina izan. Garrantzitsuena da zu eroso sentitzea eta momentua bizitzeko gogoz egotea.

Aukeran duzu natura-ingurune edo zure etxeko goxotasunean egitea argazki saioa. Garrantzitsuena espazioak zure izaera islatzea eta zu ongi sentitzea da. Zure gorputzarekin eta bizi izaten ari zaren istorioarekin konektatzeko une bat izango da.

Saio prestatzen lagunduko dizut, janzteko arropa aukeratzen, zure edertasuna nabarmenduko duten eta zure izaera islatuko duten jantziak hautatuz. Elkarrekin betirako gordeko dituzun oroitzapenak sortuko ditugu.

 

OINARRIZKO SAIOA
300€

Ordu bat inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

-

SAIO OSOA
370€

Ordu bat inguruko saioa

Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )

Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira

Saioa prestatzeko gida eta aholkuak

Albuma (21 x 21 zm eta 24 orrialdekoa)

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.

* Haurdunaldi saioa egin ondoren jaio berri saioa estudioan egin ezkero, %10-ko deskontua izango du bigarren saioak.

Ohiko galderak

NON EGITEN DIRA SAIOAK?

Argiztapen naturala duen Urretxuko estudioan egiten ditut saioak, Gipuzkoan. Posible da zuen etxeetan egitea saioa egiteko leku egokia izan ezkero, baita kanpoko gustoko lekuren baten ere.

NOIZ DA MOMENTURIK EGOKIENA SAIOA EGITEKO?

Haurdunaldi saiua egiteko momentu egokiena 32. eta 37. asteen artean izango litzateke. Azken asteetara itxaron ezkero batzutan nekatuegi sentitzen dira batzuk eta argazkiak egiteko gogo eta indar gutxirekin. Hala eta guztiz haurdunaldi bakoitza ezberdina da eta pertsonak ere, beraz elkarrekin adostu dezakegu noiz izan daitekeen saioa.

ZER ORDUTAN DIRA SAIOAK?

Ahal dudan guztietan argiztapen naturalakin egiten saiatzen naiz.
Barruko saioak goizetik egitea nahiago izaten dut edo arratsaldeko lehenengo orduan, estudioan argi gehien sartzen den orduetan.
Kanpoko saioetan atsaldeetan egitea nahiago izaten dut. Nere ustez eguzkia sartu aurretik dagoen argia goxoena eta politena da. Hala ere beti zuen ordutegira moldatzeko arazorik ez dago.

ERRESERBA EGITEA KOMENI AL DA?

Beti hobe erreserba egitea agendan tarte bat gordetzeko, batez ere jaio berri saioetarako erditze inguruan tarte bat gordetzeko.

ZENBAT DENBORA ITXARON BEHAR DUGU ARGAZKIAK JASOTZEKO?

Lan kargaren arabera izaten da, baina normalean bizpahiru aste.

ARGAZKI DIGITALAK, JPG FORMATUAN IZANGO DITUGU?

Aukeratutako saioaren arabera argazki batzuk prozesatuta eta erresoluzio altuan emango dizkizuet nahi dituzuen anpliazioak egin ahal izateko. Galeriako gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan, 15x10 zm-tako argazkiak inprimitzeko moduko tamainan.

NOLA AUKERATUKO DITUGU ARGAZKIAK?

Gehien gustatzen zaizkizuen argazkiak Ikuxkako web orriko galeria pribatu batetik aukeratu ditzakezue.

ZEINTZUK DIRA ERROPA EGOKIENAK?

Argazki saioa egiteko zara eta ez dakitzu ze jantzi? Pertsona bakoitza janzteko modu bat dugu eta nik hori argazkietan jaso nahiko nuke, ez nuke nahi zuek mozorrotzerik. Zuek erretratatu nahi zaituztet eta arropak zuen pertsonalitatea ere azaleratzen dute. Zu eroso sentitzen zaren eta hauek jantzita polit ikusten zarena izan dadila. Haurrak ere jantziarekin eroso sentitzen badira beraren parte hartzea erreztuko du.
Behin hau esanda lagungarri izan daitezkeen aholku edo gomendio batzuk emango dizkizuet, klikatu hemen.

ZER GERTATUKO LITZATEKE EZIN IZANGO BAGENU SAIOA BURUTU?

Batzuetan gertatzen da egun txarra duela haurrak eta ezin dugula saioa burutu. Kasua suertatu ezkero lasai, beste egun baterako utziko genuke.

GURE ARGAZKIAK WEBORRIAN EDO FACEBOOKEAN ZINTZILIKATUKO DITUZU?

Bezero guztiei galdetzen dizuet zuen saioko argazkiak argitaratzerik nahi duzuen. Horretarako saioa bukatzean saioko argazkiak igotzeko baimena eskatuko dizuet baimen-inprimaki baten bitartez. Zuen esku dago inprimakia firmatu edo ez. Nere lana ezagutzera emateko modu bakarra da eta beti helburu on batekin egiten dut. Web orri hau ere ez litzateke posible izango baietza eman didaten hoiengatik ez balitz, eskerrik asko benetan guztioi!

EGITEN AL DITUZU BESTE SAIO MOTA BATZUK?

Agertzen diren saioez gain jaunartzeko argazkiak, aiton-amonekin saioak, bikote argazkiak eta gehiago egiten ditut. Konta iezaidazu zer duzun buruan eta seguru zerbait topatuko dugula.