Familia saioa etxean edo kanpoan
Oroitzapenetara bidaiatzeko modu bat
Oinarrizko saioa 300€
Oinarrizko saioa plus 370€
Saio osoa 405€
- Familiaren etxean edo kanpoan
- Dokumental estiloan.
Familia argazkigiak beti izan dira oroitzapenetara bidaiatzeko modu bat, talisman ikaragarriak dira, zure bizitzako une berezi horietara behin eta berriz eramaten zaituztenak.
Zuk aukeratu non egin nahiko zenukeen argazki saioa, zuen etxean, zuen egunerokoa kontatuz edo kanpoan. Nire helburua zuen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea izango da.
60 / 90 minutu inguruko saioa
Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )
Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira.
Saioa prestatzeko gida eta aholkuak
Gehienez 5 pertsonenetzat pentsatua
-
-
60 / 90 minutu inguruko saioa
Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )
Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira.
Saioa prestatzeko gida eta aholkuak
5 pertsona baino gehiagoko taldeak
-
-
60 / 90 minutu inguruko saioa
Galeria online osoa ( gutxienez 60 argazki )
Saioko argazki guztiak editatuta eta
bereizmen handiarekin jasoko dira.
Saioa prestatzeko gida eta aholkuak
Pendrive bat argazkiekin
Bideo galeria bat
Albuma (20 x 20 zm eta 24 orrialdekoa)
* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.
Ohiko galderak
Argiztapen naturala duen Urretxuko estudioan egiten ditut saioak, Gipuzkoan. Posible da zuen etxeetan egitea saioa egiteko leku egokia izan ezkero, baita kanpoan gustoko lekuren batean ere.
Ahal dudan guztietan argiztapen naturalakin egiten saiatzen naiz.
Barruko saioak goizetik egitea nahiago izaten dut edo arratsaldeko lehenengo orduan, estudioan argi gehien sartzen den orduetan.
Kanpoko saioetan atsaldeetan egitea nahiago izaten dut. Nere ustez eguzkia sartu aurretik dagoen argia goxoena eta politena da. Hala ere beti zuen ordutegira moldatzeko arazorik ez dago.
Haur txikiekin ez da ona momenturo haurra kontrolatzea edo zuzentzea. Haurra eroso baldin badago errezago hartuko du parte, hala ere jakin beharra daukagu nahiz eta guk intentzio bat izan, haurrak berak hartuko duela azken erabakia.
Ez diogu haurrari beti barre egiteko edo kamara begiratzeko eskatuko, gehienetan irudi politenak bera lasai eta jolasten dagoenean lortzen ditugu.
Errieta egiten badiogu haurra haserretu egin daiteke eta hori argazkietan nabarituko da. Gehienetan, topatuko dugu moduren bat berak ondo pasatu eta parte hartu dezan.
Beti hobe erreserba egitea agendan tarte bat gordetzeko, batez ere jaio berri saioetarako erditze inguruan tarte bat gordetzeko.
Lan kargaren arabera izaten da, baina normalean bizpahiru aste.
Aukeratutako saioaren arabera argazki batzuk prozesatuta eta erresoluzio altuan emango dizkizuet nahi dituzuen anpliazioak egin ahal izateko. Galeriako gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan, 15x10 zm-tako argazkiak inprimitzeko moduko tamainan.
Gehien gustatzen zaizkizuen argazkiak Ikuxkako web orriko galeria pribatu batetik aukeratu ditzakezue.
Argazki saioa egiteko zara eta ez dakitzu ze jantzi? Pertsona bakoitza janzteko modu bat dugu eta nik hori argazkietan jaso nahiko nuke, ez nuke nahi zuek mozorrotzerik. Zuek erretratatu nahi zaituztet eta arropak zuen pertsonalitatea ere azaleratzen dute. Zu eroso sentitzen zaren eta hauek jantzita polit ikusten zarena izan dadila. Haurrak ere jantziarekin eroso sentitzen badira beraren parte hartzea erreztuko du.
Behin hau esanda lagungarri izan daitezkeen aholku edo gomendio batzuk emango dizkizuet, klikatu hemen.
Batzuetan gertatzen da egun txarra duela haurrak eta ezin dugula saioa burutu. Kasua suertatu ezkero lasai, beste egun baterako utziko genuke.
Bezero guztiei galdetzen dizuet zuen saioko argazkiak argitaratzerik nahi duzuen. Horretarako saioa bukatzean saioko argazkiak igotzeko baimena eskatuko dizuet baimen-inprimaki baten bitartez. Zuen esku dago inprimakia firmatu edo ez. Nere lana ezagutzera emateko modu bakarra da eta beti helburu on batekin egiten dut. Web orri hau ere ez litzateke posible izango baietza eman didaten hoiengatik ez balitz, eskerrik asko benetan guztioi!
Agertzen diren saioez gain jaunartzeko argazkiak, aiton-amonekin saioak, bikote argazkiak eta gehiago egiten ditut. Konta iezaidazu zer duzun buruan eta seguru zerbait topatuko dugula.
