
Astean behin elkartuko gara eta, batez ere, begiratzen, behatzen, esperimentatzen, akatsetatik ikasten eta jolasten jardungo gara.
Argazkilaritza, marrazketa, pintura, collagea, grabatua, zianotipia, eskultura txikiak, stop motion, arte efimeroa eta beste hainbat adierazpen artistiko ezagutuko ditugu, betiere haurren jakin-minetik eta sormenetik abiatuta.
Ez dugu gauzak perfektu egitea bilatuko. Prozesuaz gozatu, probatu, akatsak egin, aurkitu eta gure burua adierazteko modu propioak topatu nahi ditugu.
Ikuxka Sormen Espazioa 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako sormen eta adierazpen artistikorako espazio berria da.
2026/2027 kurtsoa
📅 Astelehen eta ostegunetan
🕕 18:15–19:15
📍 Kalebarren 5, Antzuola
Plaza mugatuak. Informazio gehiago: 621 335 063 // ikuxka@ikuxka.com