Edoskitzea

Price range: 300,00 € through 370,00 €

Deskribapena

Ama izan berri zara? Litekeena da biok bizitzako unerik bizienetako batean egotea. Jaiotzaren ondoren, haurra hartzeko lekurik onena zure gorputza da, horregatik azala azalarekin saioa proposatzen dizuet.

Duzuen lotura berezi hori erretratatu nahiko nuke eta emakumearen irudia edoskitzaroan normalizatu. Edoskitzen ez bazaude ere egin dezakegu saioa. Aitzakia ezin hobea izango da denbora batez azala azalarekin egoteko zure umetxoarekin. kontaktu horren bidez maitasuna, beroa, lasaitasuna eta segurtasuna transmititzen diogu haurrari. Ni hor egongo naiz, zuen arteko lotura eta emozioak jasotzeko.

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.

Informazio gehigarria

Saiok mota

Saio minia, Oinarrizko saioa, Saio osoa