Inprimitu zure argazkiak

Beti pentsatu izan dut lan bat ez dagoela guztiz amaituta eskuartean inprimatuta izan arte.
Gaur egun gure ordenagailuan milaka argazki dauzkagu denboran zehar pilatuta eta askotan ez ditugu berriz ere begiratzen.

Ikuxkan uneoro zuen argazkiak inprimatzeko euskarri desberdinak bilatzen ditut, kalitatea eta akabera zaintzen duten produktuak.
Sentiarazi eta eskuartean hartu eta ikustean emozionatzen gaituzten objektuak.

Inprimaki honen bidez, esan zein euskarritan inprimatu nahi dituzun zure argazkiak, zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak amaitzeko.

    Zein euskarritan inprimatu nahi dituzu zure argazkiak? (*)

    (*) Ikuxkaren Pribatutasun Politika eta Lege Oharra onartzen ditut.

    (*) Bete beharreko eremua

    Nirekin harremanetan jartzeko formularioa bete baduzu eta 72 lan ordutan erantzunik jaso ez baduzu, zerbait gaizki joan da. Idatzi iezadazu whatsapp bat. Pozik lagunduko dizut!

    Zure argazkiak inprimatzeko euskarrien katalogoa

    LIENTZOA
    55€tatik
    produktua lientzoa 2

    2 zm edo 5 zm-ko sakonera duen bastidore gainean montatutako lientzoa.

    100% Poly-kotoia, lino testurakoa.

    30 x 20 zm-ko tamainatik hasi eta formatu haundietaraino.

    ART BOX
    65€tatik
    produktua art box 2

    35 mm-ko sakonera duen argazki inprimaketa egurrezko marko trinkoan.

    Aukeran dauden koloreak: Marroi iluna, naturala, beltza eta txuria.

    15×15 zm-ko tamainatik hasi eta formatu haundietaraino.

    TAKO
    50€ – 55€
    produktua tako 2

    3 zm-ko sakonera duen argazki inprimaketa egur puska gainean.

    Akabera matea eta izpi ultramoreetatik babesa.

    Bi neurritan 15x20zm eta 20x20zm.

    HAUNDITZEAK
    produktua haunditzeak 2

    Tamaina ezberdinetako haunditzeak papel aukera ezberdinetan.

    Argazki ezberdinekin collage pertsonalizatuak inprimitzeko aukera dago.

    Aukera hau markoarekin edo gabe eskatu daiteke.

    PREMIUN albuma
    90€tatik
    produktua premium albuma 2

    21×21 zm- ko albuma.

    Paper lodian inprimatuta.

    Argazkidun azalarekin.

    LINO albuma
    140€tatik
    produktua lino albuma 2

    20×20 zm-ko albuma.

    Argazki paper lodian inprimatuta eta eskuz koadernatuta.

    Linozko azala lehioarekin gustoko argazkia jartzeko.

    Linozko kajarekin.

    FINE ART albuma
    90€tatik
    produktua fine art albuma 10

    Neurri eta formatu ezberdinetan.

    Artisauki josita kotoizko ariarekin.

    Akuarela testura duen Fine Art kalitate handiko paperean inprimatuta.

    OROIGARRIAK
    produktua oroigarria 2

    Fine Art kalitatezko paperean inprimatutako oroigarriak.

    Tamaina eta formatu ezberdinetan eta maketazio pertsonalizatuarekin.

    Aukeran gutun-azala.

    3D Bisorea
    67€
    produktua visor3d 2

    View master 3d bisorea. Zure argazkiak 3D-n ikusiko dituzu. Diapositiba diskoak zuk aukeratu ahal izango dituzun 7 irudi ditu. Argazkiak banan bana pasatu eta ikusi ahal izateko palanka bat du.